‘Merkataritzan erabilera da balioa’ spotak irabazi du Euspot lehiaketako sari nagusia

Banatu ditugu Euspot lehiaketako sariak. Epaimahaia  arloko profesionaleko kideek, MUko irakasleek, Aretxabaletako udal ordezkariek eta hedabideetako profesionalek osatu dute.

Epaimahaiak hala erabakita sari nagusia Merkataritzan erabilera da balioa spotak eroan du. Epaimahaikideek nabarmendu dute: “teknikoki zuzena dela, suspense eta umore puntua daukala, gaztetasuna eta gaurkotasuna dituela eta Euskara erakargarri egiten duela”. Iñaki Lasak jaso du 1.800 euroko saria.

MUko lanik onenaren saria, 800 eurokoa, Bai jolasten eta bai erosten, euskaraz nahiago lanak jaso du. Epaimahaiaren esanetan “planteamendu originala” baloratu dute.

Publikoaren saria ere banatu da (500 euro): euspot.eu webgunean lanak ikusi eta bozka emateko aukera egon da. Guztira 907 boto eman dituzte; boto gehien Erosi euskaraz, bizi euskaraz, egin euskara lanak eroan du; hain zuzen, 322 boto jaso ditu Kapikua taldearen lanak.

Euspot lehiaketako sari banaketa, maiatzaren 8an

Lehiaketako sariak banatuko dira maiatzaren 8an, asteartea, 19:00etan, Aretxabaletako Arkupe kultura etxean. http://www.arkupe.eu/kontaktua/kokapena

Hemen duzue ekitaldiko egitaraua:

  • Alex Arantzabalek (EITB) publizitatearen gaineko hitzaldia eskainiko du.
  • Lehiaketan parte hartu duten iragarkien erakustaldia egingo da.
  • Kepa Errasti aktoreak saioa eskainiko du.
  • Ekitaldiaren ondoren luntxa izango da bertaratutako guztientzat.

Aurkeztutako lan guztiak ikusgai

Lehiaketarako bederatzi spot jaso ditugu eta hemen dituzue guztiak ikusgai. Publikoaren sarirako bozketa amaitu da. Maiatzaren 8an, asteartea, egingo da sari banaketa Aretxabaletako Arkupe kultura etxean.

Hemen dituzue aurkeztutako lanak.

1. Merkataritzan erabilera da balioa


2. Erabileran dago balioa


3. Indarra eman euskarari


4. Euskaraz hobeto


5. Erabili euskara, bizi euskaraz!


6. Erosi euskaraz, bizi euskaraz, egin euskara


7. Euskaraz aritu, merkatua handitu


8. Komertzioa euskaraz


9. Bai jolasten eta bai erosten, euskaraz nahiago


Spotak egiteko musika, nondik lortu?

Gaur egungo legeek eraginda, ikus-entzunezko proiektu bat egin behar duten gehienek Creative Commons lizentziapean dauden abestietara jotzen dute musika bila.

Lizentzia ezberdin ugari daude, bakoitzak egitura eta oinarri desberdinak dituelarik: egileak bere lana kopiatzeko aukera emateko duen eskubidea, aldatzekoa, lan eratorriak egiteko eskubidea, publikoki eskaintzea eta baita hainbat murriztapen ere, lanarekin irabazi ekonomikorik ez lortzearena esaterako. Normalean abesti bakoitzean agertzen da zein lizentzia betetzen duen bakoitzak, eta komertzialki erabiltzeko ordaindu egin behar izaten da abesti batzugatik.

Creative Commons lizentziadun abestiak biltzen dituzten webgune batzuk dituzue hemen:

  • Free Music Archive: irratirako, podcastetarako eta bideoetarako erabil daitezke hemengo abestiak.
  • Dig.ccmixter: erabilera komertzialerako 1.000 bat abesti eskaintzen dituzte.
  • Jamendo: profesionalei zuzendutako webgunea da. Bertatik deskargatutako abestiak erabilera pribaturako dira eta erabilera komertzialerako ordaindu beharra dago.
  • Vimeo Music Store: Vimeok zabaldu duen musika katalogoa. Ordainpeko eta doako musika ugari biltzen du.

Euskarazko abestiak

Euskarazko abestien katalogo handia du Boza Edizioguneak. Baina bertako abestiak erabiltzeko ordaindu beharra dago, beraiekin kontaktuan jarrita.

Zer da Euspot lehiaketa?

Mondragon Unibertsitateko Huhezi fakultateak, Aretxabaletako Udalak eta Arteman Komunikazioa enpresak Euspot izeneko euskarazko spot lehiaketa jarri dute martxan.

Parte-hartzaileek merkataritzan eta ostalaritzan euskara erabiltzea sustatzeko spot-a aurkeztu beharko dute, lehenengo edizio honetan zabaldu nahi den mezua hurrengo hau da: merkataritza eta ostalaritzan, euskararen balioa erabileran dago.

Lehiaketaren helburu nagusia da euskarazko hizkuntza ohitura egokiak sustatzea. Hortaz, iragarkiaren mezu nagusia euskaraz zabaldu beharko da.